2010-06-01

poemak

BENETAKO POEMA
Poemak kantatzen dute,
poetek egiten dituzte.
Nik, irakurtzen ditut eta
poza ematen dit.
Poemak pozik daude, nik irakurtzean
nire lagunari poza ematen dio
poemen kondairak irakurtzean.
Valentina Ceballos

poemak

AMETSA
Gauero, erdi lo nagoelarik,
June Mentxaka, sartzen zait, ametsetan
biak gaude abesten
gure herriko plazan.

Goizean, abestia, gelditu da
eta bere amarekin joan da.

Baina, badakit, nire laguna izango dela
gaur eta bihar
gauero, erdi lo nagoelarik.
Itsasne Monasterio

poemak

BENETAKO IRUDIMENA
Logure handia
loti ederrena,
jostailu bizidunak
Toy Storyrenak,
kristalezko zapatila
Errauskinerena,
benetako irudimena
poeta hegalariena.
Olatz Zumalde